Ikusgela
Bideo pedagogikoak, euskaraz eta libreak.
Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Helburu didaktikoa duten bideoak egitea da asmoa, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko.
Pedagogia modu erakargarrian egin nahi dugu eta, horretarako, narratiba berrietara egokitutako lengoaia eta baliabideak erabiltzen ditugu, tonu freskoarekin.
Jakintza librean sinesten dugulako eduki guztia lizentzia librean sortuko da eta Wikipedia osatzeko erabiliko da.
Proiektuaren bultzatzaileak Euskal Wikilarien Elkartea eta Hiru Damatxo dira, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du.
Informazioa gehiago:
Jarraitu proiektua sare sozialetan:
Filosofia saileko lehen bi bideoak ikusgai daude: