Egunean behin zuzenean

Egunean Behin aplikazioa 100 000 erabiltzaileetara iritsi da. Hirugarren denboraldiaren amaiera ospatzeko eta konfinamenduan zerbait berezia eskaintzeko asmoz, CodeSyntax-ekoek formatua ikus-entzunezkoetara eramatea proposatu ziguten. Asmoa zen ehundaka pertsonek zuzenean jokatzea eta guk saioa zuzenean igortzea Youtube bidez. Guztira sei emisio eta denboraldiko finala.

Erronkari heltzeko Edurne Azkarateri proposatu diogu aurkezle lanak egitea. Gure gain egon dira diseinuak, gidoiak eta zuzeneko errealizazioa. Dena ondo koordinatu eta egunero zuzeneko bat egitea konfinamenduan ez da lan sinplea izan, baina bizitza honetan dena ez da borobilak edo karratuak zenbatzea.

 

ElkarbanatuTw.Fb.Pin.
...

This is a unique website which will require a more modern browser to work!

Please upgrade today!