100 urteko soka dantza

Argiaren mendeurrenaren harira egindako dokumentala. Komunikazio proiektuaren ibilbidea azaltzea du asmo, “fraideen gonapetik hasi eta gaur egungo kazetaritza independenteraino”. Argiaren historia azaltzeko mundu mailatik Euskal Herriraino ekarriko gaituzten gertakarietan jartzen du lentea dokumentalak, herri honetan ernetzen ari zen euskarazko komunikabidearen ibilbidea egoera globalean kokatzeko.

Eta nola ez, historia honetako protagonisten testigantzak dira soka-dantzaren kontakizunen oinarri nagusi. Horrek muga bat du, ordea, denborak ez baitu barkatzen. 1976ko Zeruko Argia hartatik gaurko Argia honetara arteko testiguek hitz egiten dute dokumentalean, Elixabete Garmendiarengandik hasi eta Gorka Bereziartuarenganaino. 1919tik 1976rainoko tartea hemerotekatik osatu dute, Zeruko Argiaz idatzita dagoenetik, entzundakoetatik.

ElkarbanatuTw.Fb.Pin.
...

This is a unique website which will require a more modern browser to work!

Please upgrade today!