Lege oharra

Gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, hirudamatxo.eus web gunearen titularra dela jakinarazten du IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k. Aipatu Legearen 10. artikuluak jasotzen duenari jarraikiz, honako datu hauen berri ematen du IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k: Web orri honen titularra IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA da, Amara kalea 22 behea, Donostia, Gipuzkoa helbide soziala duena. Enpresaren harremanetarako posta elektronikoko helbidea info@hirudamatxo.eus da.

ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ERREGIMENA

IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-ren web gunean barrena nabigatzen, bertara sartzen eta erabiltzen duena erabiltzaile bilakatzen da eta, horrenbestez, IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-ren orrietan nabigatzetik hasita, hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen ditu, kasuak kasu, legez halabeharrez bete beharreko araudia aplikatzeari kalterik egin gabe.

IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-ren web orriek informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen dituzte. Erabiltzaileak web gunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna hartzen du bere gain. Aipatu erantzukizunak honako hauek ere barne hartzen ditu:

  • Web orriek eskainitako zenbait eduki edo zerbitzu eskuratzeko orduan, IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k eskura jartzen dituen formularioetan erabiltzaileak ematen duen informazio oro egiazkoa eta legezkoa izatea. Erantzukizuna izango du, halaber, aipatu formularioak betetzerakoan eskuratutako sarrera-gakoei emandako erabileraren inguruan.
  • Bere erantzukizuna izango da IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak aipatu baldintzetan, Legean, moralean, jardunbide egokietan edo ordena publikoan ezarritakoaren aurka erabiltzea, bai eta beste moduren batean hirugarren pertsonen eskubideei edo web gunearen funtzionamenduari kalteak eragitea ere.

LOTUREN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNEN SALBUESPENAK

IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k ez du inolako ardurarik izango bere web gunean jarritako loturen bidez erabiltzailea sar daitekeen bestelako web orrien edukiaren gainean; bestalde, IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k adierazten du ez dituela inondik inora sareko beste orri batzuk aztertuko edo horien gaineko kontrolik burutuko.

Era berean, ez ditu loturen bidez eskura daitezkeen baina berari ez dagozkion orrien gaineko erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legaltasuna bermatuko.

IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k adierazten du bere web orrietan barrena nabigatzearen ondorioz bere web guneko erabiltzaileei sor dakizkiekeen edonolako kalteak saihesteko beharrezko neurri guztiak hartu dituela. Ondorioz, IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k ez du inondik inora erabiltzaileak Interneten barrena nabigatzearen ondorioz jasan ditzakeen balizko kalteen gaineko erantzukizunik izango.

ALDAKETAK

IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k bere web gunearen edukian egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe. Bai web gunearen edukiei dagokienez, bai web gunea erabiltzeko baldintzei edo kontratazioaren baldintza orokorrei dagokienez. Aldaketa horiek bere web gunearen bidez egin ahal izango dira zuzenbidean onartzen den edozein modutan, eta halabeharrez bete beharko dira web orrian argitaratuta dauden bitartean eta beste batzuen ordez baliozki aldatzen ez diren artean.

COOKIEN ERRESERBA

IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k erabiltzaileak bere web gunean barrena nabigatzen duen bitartean cookieak erabiltzeko eskubidea izango du, nabigazioaren pertsonalizazioa eta erosotasuna errazte aldera. Enpresaren datuak babesteko politikari jarraituz, cookieak erabiltzaile ezezagunari eta haren ordenagailuari lotzen zaizkiola jakinarazten du IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k eta ez dituztela erabiltzailearen izen-abizenak ematen.

Erabiltzaileak cookieak jasotzen ari dela jakinarazteko moduan konfiguratu dezake bere nabigatzailea, eta, nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea eragotzi dezake. Edonola ere, IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-ren web gunean sartzeko ez da nahitaezkoa izango cookieak instalatzea.

DATUEN BABESA

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 6/2018 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k bere web guneko erabiltzaileei jakinarazten die enpresak web orrietan jarritako formularioen bidez biltzen dituen datu pertsonalak IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-ren ardurapeko fitxategi automatizatu batean gordeko dituela, bi aldeen artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta betetzeko xedearekin.

Era berean, IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k jakinarazten du datuetan sartu, ezeztatu, zuzendu eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezkeela IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-ren helbide honetara idatzi bat igorriz: IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA, Amara kalea 22 behea, Donostia, Gipuzkoa.

Aurkakorik jakinarazi ezean, zure datuetan aldaketarik egin ez dela, egindako aldaketen berri emateko konpromisoa hartzen duzula eta datu horiek aldeen arteko harremana fidelizatzeko erabiltzeko baimena ematen diguzula ulertuko dugu.

JABETZA INTELEKTUALA

Web orrietako testu, irudi zein aurkezpen eta muntaiak egiteko baliabide eta modu guztien ondoriozko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-ri dagozkio, berez edo lagapen-hartzaile gisa. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira eta alor honetako araudi espainiarra eta komunitateari dagokiona aplikatuko zaie, bai eta gai honi buruzko nazioarteko itunak eta Espainiak sinatutakoak ere.

Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualaren Legea betez, espresuki debekatuta dago web orrien eduki guztia edo edukien zati bat IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-ren berariazko baimenik gabe kopiatzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea eta erabiltzea.

AKZIO LEGALAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-k, halaber, bere orriak eta edukiak oker erabiltzeagatik edo aipatu baldintzak ez betetzeagatik egoki deritzon akzio zibilak edo penalak aurkezteko eskumena du.

Erabiltzailearen eta IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-ren arteko harremana indarreko araudi espainiarraren arabera arautuko da, eta erabiltzailearen eta IDEIEN FAKTORIA KOOP ELK TXIKIA-ren artean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko eskumena Donostia udalerriko epaitegi edo auzitegiek izango dute.

ElkarbanatuTw.Fb.Pin.
...

This is a unique website which will require a more modern browser to work!

Please upgrade today!