Hiru Damatxo bekadun bila

Iritsi da eguna. Bulegoak ematen du horrenbesterako, eta laukote bihurtu ondoren, bosgarren bati tokia egiteko moduan gaude. Uda baterako bai, behintzat.

Gure eguneroko lanetan laguntzea nahi dugu (gidoigintza, edizioa…) baina batez ere, gure ekoizpen propioetan aritzea. Hauek dira baldintza eta eskakizunak:

Noiztik nora: Ekainetik irailera, biak barne (molda liteke)

Beharrezko gaitasunak:

  • Gidoien idazketa
  • Bideo edizioa (Premiere)
  • Talde-lanerako erraztasuna

Kontuan hartuko da:

  • Komunikazioarekin lotutako ikasketak egiten aritzea (zikloa, gradua edo masterra)
  • Diseinurako gaitasuna izatea

Lan-baldintzak: astean 20 orduko lanaldia (400 euro hilabetean)

Maiatzaren 19a baino lehen entregatu beharrekoak (info@hirudamatxo.eus-era)

  • Kurrikuluma (egindako lanen adibideekin bada, hobe)
  • 4 hilabetez garatzeko moduko ikus-entzunezko ekoizpen baten proposamena (Bi orrialde gehienez)
  • Azalpena: Zergatik egin nahi dituzu praktikak gurekin? (Orrialde bat gehienez)
  1. OHARRA: Proposamena librea da: izan daiteke ekoizpen labur bat edo hainbat ataletan banatutako ekoizpen telebisiboago bat; fikzioa edo ez… Originaltasuna eta egingarria izatea baloratuko da. Hala erabakiz gero, bekadunaren funtzioetako bat proiektu hori taldearen laguntzarekin garatzea izango da.
  2. OHARRA: Ez da ezinbestekoa ideia bat aurkeztea, baina kontuan hartuko da.
  3. OHARRA: Lasai, ez dugu inori ideia lapurtzeko asmorik. Bekadun gisa hartu ez arren, ideia interesgarria irudituz gero, harremanetan jarriko gara egilearekin bestelako formulak aztertzeko.

Honi buruz zerbait esateko, eh?