#GureBazka: Bihar arte aio

Hasten den guztia amaitzen omen da noizbait. Baita ezinezkoa zirudien arren, Goenkale eta Oskorriren ibilera ere.  Eta gu ez ginen gutxiago izango. Oraingoz behintzat, ez dugu #GureBazka gehiago egingo. 12 asteazkenez gure lehenengo ikus-entzunezko lana izan dena zabaldu dugu. Asmo argiarekin: guretzat interesgarriak diren pertsona eta eztabaidagaiak sozializatzea. 10 lagun ekarri ditugu lantokian bazkaltzera, Cat Boyd-ekin izan ginen Alternatiben Herrian, eta afari merienda modukoa egin genuen ‘Gure kabuz ala hil’ dokumentala egin dutenekin. Entzun eta ikasi dugu bestelako eredu ekonomikoez, euskal kulturaz, umoreaz, euskalgintzaz, komunikazioaz… Eta gehiegi luzatu baino lehen, sortarekin amaitzea erabaki dugu, eskuartean ditugun proiektu berriei tokia egiteko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin bazkaldu duten guztiei, eta baita, bereziki, bazkarietako irudiak hartzen lagundu diguten Mikel Roman eta Arkaitz Mendiari ere.

Sortuko dira besteak, #ytal

Honi buruz zerbait esateko, eh?