Francoren Bilobari Gutuna

“Francoren bilobari gutuna”, horrela deitu diote Dejabu, Le petit théâtre de pain eta Artedrama konpainiek elkarrekin landu duten proiektuari. Bi urtean behin egiten dute elkarrekin zerbait, eta oraingoan, iraganeko zauriak, eromena, memoria eta bestelako gai batzuk lantzen dira. Igor Elortzak eta Unai Iturriagak egin dute gidoia, eta guk, gustura asko, kartela diseinatzeko aukera izan dugu.