Eguzkiaren damatxoak

Zur eta lur geunden Hiru Damatxoak, harrituta perplejo, ikusirik gure Facebook orrialdeari ze aitaren umek ematen zion “atsegin dut”: espero genituen Etxeberriak, Ostolazak eta Iruretagoienak. Baita, nola ez, Garciak, Gonzalezak eta Hernandezak. Ez ginen harritu Bordeu, Chavanel eta Lombard batu zirenean. Aurreikuspenen barruan sartzen ziren guztiak. Baita, honezkero, Da Silva, Mohamed, Hassan eta Mostafa batzuk ere. Geroxeago etorri zen ezustekoa: inondar sailkatzeko lanak ematen zizkiguten batzuk hasi ziren like-gintzan egunero. Horrela ezagutu genituen, konparazio baterako, Kavindu Dissanayake, Niluka Damayanthi, Chathuranga Max eta Viraj Madushanka. Azkar ikertu genuen fenomenoa, eta ohartu ginen gauza batek batzen zituela denak: Sri Lankako hiritarrak ziren. Ezinegon handiagoz, geure buruari galdetu genion: zer arraiogatik maite gaituzte Sri Lankan? Akaso –jakina baita apetatsuak direla fans mugimenduen bideak– haraino iritsi al dira Urkoren bizarrak eta haren diskoak, tartean Donostiyako Hiru Damatxo kantua dutela?

Erantzuna Google Translatek eman zigun. Nonbait, “hiru”-k “eguzkia” esan nahi du zingaleraz, eta “damatxo”-k… Ez, tira, “damatxo”-k ez du deus esan nahi. Jakin duguna izan da Sri Lankako telebista kate nagusiak Hiru TV izena duela, eta, batek daki, agian harekin nahastu gaituzte. Konprenigaitza zaiguna da, nola, despistezko klik-a gorabehera, ez gaituzten oraindik abandonatu. Oraingoz ez daukagu #GureBazka-k zingalerara itzultzeko asmorik, baina, beren fildetasuna eskertzeko, bihoa bazter hauetatik agur bat Sri Lankako anai arrebengana:

මට කියන්න, ජනතාව දේශ සීමාව හරහා එහි සතුටු වෙනවා? /

ඔබ විසින් / රෝගීන් විසි හෝ විසි සියයට ඔහුගේ ප්රේමය ප්රතිචාර සොයා හෝ මෙහි එපා

මේ දුරකථන රාත්රී පසු, පාළු හදවත් රාත්රී නිහඬය /

විවේක ගැනීම අවසන් කාමරයේ හදවත් අත්හරින්නේ?

Honi buruz zerbait esateko, eh?